Nepal

Indian ere, birusarekin dantzan

Herrialde hauetan, baina, bizitza eta erlijioa batera doaz, eguneko zeregin guztietan, jarreretan, ekintzetan.... onerako zein txarrerako. Beste era batera bizi dute, eta hori ikusten da bazter guztietan, goizaldetik gaua arte!
Sighk erlijioa kuriosoa da, batez ere dituzten ohiturak... beraien artean dituzten “apaingarri erlijiosoak”. 5 dira guztira

  • 1- Ez dute inoiz ilea mozten
  • 2- Burua beti estalita eraman behar dute (lo egiteko ere)
  • 3- Labana moduko bat eramaten dute gerrian eskegita, beraien burua edo hirugarren bat batesteko
  • 4- Eskuinean, metalezko eskumuturra daramate
  • 5- Gizonek, galtzontzilloak (bai, ondo irakurri duzue)


Azkenik hirugarren egunean atera ahal izan naiz, baina ahul, indar barik. Eta kostata ailegatu naiz hurrengo gurudwarara... honetan zorte askorik ez dut izan, eta obretan zeuden arren, “logela” bat eskaini didate gaua pasatzeko. Eta euria berriro!

Eta horrela eman ditut egunak, euriarekin dantzan, begi bat errepidean eta bestea zeruan, noiz botako zuen zain, Punjab estatuko hiriburura ailegatu naizen arte. Honaino etorri naiz bizikletak konponketa serioak behar zituelako. Pieza batzuk ordeztu behar nituen, eta ez dago modurik hemen topatzeko, beraz, dendaz denda joan naiz galdetzen, eta azkenean batek lortu ahal zizkidala esan dit... baina sorte apur batekin bakarrik.... eta hemen sartzen da hemendik aurrera izango den gure aktore nagusia.. Korona birusa!
Bai, eskatu ahal dute behar ditudan piezak, baina mugak itxita daude, eta ez dakit noiz jasoko duten edo jasoko ote duten. Baikorra izan behar, eta osteguna arte itxoin beharko! Ba horrela egingo dut!
Dendariarekin hurrengo egunerako hitzordua jarri ostean, gurudwarara joan naiz aterpe bila.... baina lehenengo aldiz, ezetza jaso dut. Ezetza borobila. Atzerritarrik ez! Not allowed. Saiatu naiz arrazoia ulertzen, baina ez didate ezer azaldu nahi izan. Baina argi dago. Pasaportea española dut, eta zerrenda beltzean dago, Iran, Italia, Txina eta Korearekin batera.

Aukerarik ez, eta hotelaren bila joan naiz. Ordaindu beharko, hau hiriburua da eta akanpatzeko aukerarik ez dago. Eta hotelen erromesa egin dut. Guztietan gauza bera, baina oraingoan aitzakiarekin. Hotela beteta dagoela. Bakar baten izan da egia, gainontzekoetan argi zegoen lekua ba zutela, baina aurpegian ikusten zen hasieratik beldurra. Bertako gobernutik zirkularra jaso dute, adi egoteko atzerritarrekin. Eta ez dute arazorik nahi. Neurri handi baten normala, jakinda zelakoa den bertako osasun sistema....

25 hoteletan galdetu ostean, baten hartu naute. Harreran zegoen mutila bidaiaria ere, eta ulertzen zuen egoera, eta nire desesperazioa agerikoa zen. Hamaika bider eskerrak eman ostean logelan sartu naiz, sentsazio ikaragarria txarrarekin... Hiri handi baten, aterpe barik, 4 orduz bueltaka leku batetik bestera, app-en bitartez egindako erreserbak zelan atzera zelan botatzen zidaten ikusten... en fin....
Baina atsedenaren ostean sentsazioa goxoagoa da. Hori da bidaiatzeak duena, dana ondo dagoenean ederki, aske, zoriontsu... baina gauzak okertu daitezke berehala, orain gertatzen ari den bezala.

Zuek, Euskal Herrian, konfinamendua duzue. Gu hemen aldiz ez (ezinezkoa litzateke Indian), baina muga guztiak itxi zituzten orain dela egun batzuk, eta gauza bera asiako herrialde guztietan.
Orain bidaiatzeak zalantza handiak sortzen dizkit. Batetik, ia segurua ote den leku batetik bestera mugitzen egotea, herrialde batetik bestera, seguruena etxean gelditzea denean. Baina badaki bizikletaz bidaiatzen dugunok abantaila batzuk ere baditugula. Normalean herri txikietatik ibiltzen gara, ez dugu garraio publikoa hartzen eta jende asko dagoen lekuetatik aldendu egiten gara (gehienetan).

Bestetik, etxera bueltatzeak ematen duen ezinegonak. Jakin badakit hemen eta orain bidaia bertan behera geldituko balitz, ez dudala aukerarik izango berriro ere bueltatzeko. Ez behintzat oso epe luzean. Eta gainera, lehenengo bidaia luzea beti da lehenengoa... eta hori ez da errepikatzen...
Baina orain zeinek jakin zelakoa izango den hemendik eta aste batzuetara egoera, ezta? Adierazle gehienen arabera, oso luzarora joko duela ematen du, eta nik aukera bakarra, Pakistanera sartzeko. Baina pasatzen utziko baninduten ere, handik ez dago ateratzerik, ez behintzat bizikletaz....

Beno, ikusiko da. Momentuz ondo nago, inguruan ditudanak ere ondo zaudete, eta hori da orain garrantzitsuena. Gainontzekoa, datorrena datorrela.

Oraingo honetan, argazki askorik ez dudanez, hortxe duzue lagun jipi batek bidalitako abestia. Nahiz eta gasteleraz izan, hemen jartzea merezi duela uste dut!

BESARKADA BAT ETXEAN ZAUDETEN GUZTIOI!
Eta lanera joan behar duzuenoi, jakina!

 

 

Hemendik aurrera... auskalo!!!

Niri buruz

Kaixo, Asier naiz, eta Hong-Kongetik Ortuellara bizikletaz joateko asmoa dut. Lehenago beste bidaia batzuk egin ditudan arren, hauxe beste kontu bat da!
AEKn  azken 13 urtetan ibili eta gero, urtebete hartu dut amets bat betetzeko.
44 urte ditut, eta Ortuellan dut etxebizitza. Bizilekua, momentuz ... bizikleta!

Azkeneko berriak