Nepal

Guillin eta Yangshuo zen

Egun batzuk eman ditut hirietan, Canton eskualdean Canton hiriraino.... eta ezin dut gehiago. Porlana eta porlana besterik ez dut ikusi orain arte, eta bidaia hasteko ez da ez motibagarriena. Hiri handiak dira, 12 milloi biztanletik gorakoak batzuk, eta natura parkeetan bakarrik ikusi ahal da.... Beraz, erabakia hartu dut, aurreikuspenetan ez neukan arren... Autobus bat Guanxi herrialdeko Guillin herriraino.

Ez daukat oso gustoko bizikleta autobusean sartu behar izatea... normalean bizikletagatik asko kobratzen dute, eta bestetik, aukera galtzen ari naizenaren sentsazioa dut... baina inon ezin akanpatzeak eta adreilu eta metalezko baso honetatik ateratzeko gogo bizia sartu zait.... beraz, banoa....

Baina komeriak hasi dira, jakina. Garraio enpresa guztiek ez dituzte bizikletak onartzen, eta bala trena hartu nahi banuen ere, bizikleta ikusten dutenean... Forbidden! Autobus geltokian gauza bera...

Baina azkenean, lortu dut, 30 kilometrora dagoen autobus geltoki baten bizikleta sartu ahal izatea. Ordaindu beharreko kopurua ordaindu, eta azkeneko momentuan, bizikleta barruan zegoela, txoferrak gehiago kobratu nahi izan dit.... eta neuk ordaindu ere! Hemendik ateratzeko gogoa horrenbestekoa da, ze gaurko honetan berdin zait, benetan!

Autobusean bidaiari bakarra naiz!!!! Eta bizikleta demontatu beharrik ez, behintzat (alde ona ikusi beharko...)

Ordu batzuk pasatuta, Guillin herrira ailegatu naiz... eta hau bai, beste gauza bat da... Bidean jada mendiak eta errekak ikusi ditut, eta eraikin moderno erraldoiak atzean utzi ditut, azkenik!

Guillin ospetsua da, oso, Txinan baita atzerriko bidaiarien artean ere, Yangshuorekin batera. Bertan, munduko gune karstiko plubial ederrenetariko bat dago eta. Dragoi bola ikusi dugunok berehala ezagutuko ditugu mendi koxkorrak, erreka ondotik ateratzen.... Benetan ederra dela!

Anerekin (muxu bat!) egon nintzen hizketan, eta Guillineko argazki batzuk erakutsi ere.... eta harrituta gelditu da. ingurua ez omen da asko aldatu, baina herria... zentro turistiko erraldoi bat da, non Ibizan topatu ahal dituzun diskoteka modukoak daude, eskaparatean mozorrotutako dantzariak agertzen diren... Beraiek hemen egon zirenean kalean apenas argirik ez zegoen eta. Baina txinoak berehala ikusten dute negozioa, eta eraikitzen azkarrak dira gero! Bide osoan ikusi ahal izango ditut auzo erraldoi eraiki berriak!

Hostelean txinatar batek hurrengo egunean berarekin motorrean ingurua bisitatzera gonbidatu nau, eta horixe egin dugu. Jatorra tipoa, ingelesez zero dakiena... baina traduktoreak erabili ditugu, bakoitzak berea, elkar komunikatzeko, eta mobila eskuan denbora oro, azkenean elkarren berri izan dugu... Tipoak Alibaban egiten du lan, datu analista omen da (edo hori ulertu diot) eta asko bidaiatu da Asiatik ere. Azkenean, elkarrekin egon gara bazlkaldu ostera arte, eta bakoitzak bere bidea hartu du... Hori bai, bazkaltzera gonbidatu nau, Txinara ongi etorria emateko edo.

Hurrengo egunean, Guillinetik Yangshuorako bidea hartu dut, errekaren bide bera jarraituz, eta orain arteko paseo ederrena izan da. Azkenik ere, Hamaka eta kanpin denda atera ahal izan ditut alforjetatik!

Hurrengo egunetan, Liuzhou, Labin, Nanning.... eta Mong Cairaino, Vietnamgo mugaraino!

 

 

Niri buruz

Kaixo, Asier naiz, eta Hong-Kongetik Ortuellara bizikletaz joateko asmoa dut. Lehenago beste bidaia batzuk egin ditudan arren, hauxe beste kontu bat da!
AEKn  azken 13 urtetan ibili eta gero, urtebete hartu dut amets bat betetzeko.
44 urte ditut, eta Ortuellan dut etxebizitza. Bizilekua, momentuz ... bizikleta!

Azkeneko berriak