Nepal

Txinatik Vietnamera bidean

Egunak lasaitasunez pasatu ditut, Txinako Guanxi herrialdea apur bat ezagutzen. Txina eta txinatarrak ezagutzeko hainbat bizitza behar direla esango nuke.

Neuk, ikusi dudanarekin gustora! Uste nuena baino askoz ere errezagoa eta lasaiagoa izan da dana. Txinatarrak, guretzako ohitura eta izaera arraroa izan dezaketen arren, ni oso ondo sentitu naiz beraiekin. Aurreiritzi guztiak deuseztatuta, banoa Vietnamerantza.

Muga zeharkatzeko eguna, urriak 1, Txinako Errepublikaren 70. urteurrena... saiatu naiz zeozer topatzen, desfileren bat edo... baina Mong Cai herrian goizeko zortzietan diskurtso bat baino ez da egon eta ez du ematen ez jai eguna denik, ez beste ezer ospatuko denik. Telebista kate gehienetan, hori bai, Beijinen dagoen desfile militarra etxe eta hotel guztietan jarrita, eta banderolak nonahi: handiak, txikiak, erraldoiak...

Hasieran oker majo bat izan dut... mps.me fidagarria da, baina ez guztiz, eta itxita dagoen muga bat ere agertzen zen, nagoen lekutik nahiko gertu, baina lekuak basamortua ematen du... Urriaren 1a izateagatik ote? Ba ez daukat yen nahikorik jada hemen beste egun bat pasatzeko...

Baina ez, muga hori ez dute inoiz zabaldu, antza, eta beste norabidean dagoen beste batera joan naiz, denda batean galdetu ostean (itzultzaileak, eskerrak!!!!)

Mugara ailegatu eta zer nolako festa!!! Jendea leku guztietatik, bultoak, mugetan ematen dan "kontrabando" modukoa.. dana legala, baina mugalariak alde batetik bestera imagina dezakezun guztiarekin....

{gallery}2019/txinatikalde{/gallery}

Ingelesez ez dago azalpenik, jakina! Baina jendeari jarraitzea baino ez dago... danok bagoaz (edo badatoz) eraikin berera eta

Ateratzeko, eta sartzeko, hainbat galdera.... Txinako burokrazia oso zorrotza da! Eta VieTnamgoa ere, antzerako, baina baliabide askoz ere gutxiagorekin.

 
Vietnamera zeharkatu orduko berehala jabetzen zara herrialdea askoz ere txiroagoa dela Txinako gigantea baino....

 


Txinan egindako ibilbidea (Canton eta Guillin artekoa, autobusez)

Niri buruz

Kaixo, Asier naiz, eta Hong-Kongetik Ortuellara bizikletaz joateko asmoa dut. Lehenago beste bidaia batzuk egin ditudan arren, hauxe beste kontu bat da!
AEKn  azken 13 urtetan ibili eta gero, urtebete hartu dut amets bat betetzeko.
44 urte ditut, eta Ortuellan dut etxebizitza. Bizilekua, momentuz ... bizikleta!

Azkeneko berriak