Nepal

Vietnamgo bitxikeriak

Vietnam herrialde lasaia da oso (hiriburua ez ordea!). Jendea atsegina, eta ingelesa apenas jakin barik denbora guztian komunikatzeko ahaleginetan ibiltzen dena. Bidaiarientzako leku ona da, bakarrik nahiz lagunduta joateko. Txinako mugatik sartu, eta berehala ohiturei erreparatzen saiatu egiten naiz beti. Eta Vietnamek baditu batzuk...

  • Tea doan da jatetxe ia guztietan, ta nahi beste hartu ahal da. Horretarako termo handi batzuk edota tetera batzuk jartzen dituzte mahairen baten, eta ondoan txupito edalontziak. Beste horrenbeste gertatzen da tabakoarekin. Normalean katxinba handi bat dago, plastikozko ontzi baten barruan, eta tabakoa eta txiskeroak ondoan.
  • Kafea hemen gogorra da, txikia. Eta esnearekin eskatu ezkero, esne kondentsatuarekin jartzen dute.
  • “Jatetxeak” eta denda asko kaleetan jartzen dituzten gurpildun gurditxo batzuk dira, normalean merkeenak dira, eta gauza goxoak prestatzen dituzte: ogitartekoak, noodles zopa, arroza,tea frutarekin, fruta, oilasko frijitua, gaztaina erreak....
  • Denda eta jatetxe asko etxebizitza ere bada. Eta denda ixten dutenean, bertan egiten dute bizitza. Etxeak berez “funtzionalak” dira. Gela handi bat, ez oso apaindua, telebista handi batekin, eta inguruan egoteko sofa edota mahaia eta aulkiak. Batzuk bertan lo egiten dute ere, esterila bat lurrean jarrita. Hauxe bera Asiako beste herrialde batzuetan ere ikusi ohi dut.
  • Bizitza soziala egun osoan zehar egiten duten arren, afaldu ostean (hemen oso goiz afaltzen dute eta) egiten dute, eta kalean ordu horietan muntatzen dituzten terraza zein aulki hutsetan elkartzen dira, hitz egiteko, erretzeko edota dama moduko joko baten aritzeko (saiatu naiz ulertzen baina ez dut ondo harrapatzen)
  • Ezkontzak kalean egiten dira ere, jarritako karpa handietan, eta beste leku askotan bezala, karaokea da entretenimendu nagusia. Hiri baten, nahi gabe, gonbidatu nagusia bilakatu ninduen ezkontzan zegoen mozkorti handienak... eta gero guztiak batu zitzaizkion, eta mahairik mahaira joan behar izan nintzen, “Vietnamit wine” txupitoak hartzen. Izenak ez zaitzala engaina, arroz likore moduko bta da, gogorra, eta saporea... halakoxea. Azkenean, argazkiak ateratzen, jendea agurtzen... eta iai ia karaokean abesten jarri ninduten. Zelako barreak eta zelako memento txarra, aldi berean!!!!!
  • Asko gustatzen zaie karaokea, eta askotan baflea kalera ateratzen ikusi ditut, bakarka edo lagunduta, eta sega-potoari konektatuta hor ibiltzen dira kantari, denbora pasa, normalean gau aldera, afaldu ostean. Parkeetan ere ibiltzen dira, eta publikoa eta guzti. Batzuk, esan beharra dago, ondo baino hobeto egiten dute. Beste batzuk ordea....

DEnbora joan ahala, gehiago ikasi eta gehituko ditut, seguru!

Niri buruz

Kaixo, Asier naiz, eta Hong-Kongetik Ortuellara bizikletaz joateko asmoa dut. Lehenago beste bidaia batzuk egin ditudan arren, hauxe beste kontu bat da!
AEKn  azken 13 urtetan ibili eta gero, urtebete hartu dut amets bat betetzeko.
44 urte ditut, eta Ortuellan dut etxebizitza. Bizilekua, momentuz ... bizikleta!

Azkeneko berriak