Nepal

Afari bereziak eta Vietnam eta Laos arteko muga

Egun pare bat izan behar ditut Mai Chautik mugaraino ailegatzeko. Ez dira izan kilometro asko, baina gora eta behera ibili behar izan naiz denbora guztian. Eta hankek igarri dute egindako ahalegina. 
Atzo herri txiki txiki baten egin nuen lo, "herriko etxea" moduko baten. Hara ailegatu, jada gauez eta lurrean jesarri naiz. Normalean leku batera ailegatu eta berehala agertzen da jendea galdezka.BEraz, normalean jesartzen naiz eta itxoin egiten dut, etorriko denaren zai. Baina honetan gehiegi izan da! Herriko ume guztiak, hasieran lotsati, ohika, mugitzen nintzen bakoitzean izutuarena egiten... eta zenbat ume, eta zein bihurriak!!!! ai ama! gaur ez dut bakerik hartuko, antza!
Azkenean ume jatorarduratsu bi gerturatu dira, eta besteak baino nagusiagoak zirenez, besteak baretu dituzte. Orduan hasi da giroa hobetzen... Janaria ekarri didate, nahiz eta afalduta nengoen ezin ezetz esan! Arroza, izar fruta eta harrak! Frogatu frogatu ditut, baina ha zer nolako nazka!

Gero, ingeles klase bat (klasean erabiltzen duten liburua ekarri didate ere), tontakeria batzuk... eta umeak ez ziren joaten... azkenean konturatu naiz, lo lekua prestatzen laguntzeko zain zeuden. Ba horixe, alforja guztiekin lagundu didate, koltxoneta puztu, eta etzan orduko, guztiak urrundu dira (joan ez, bertan gelditu dira niri so). Eta guztiaren banda sonora, ondoko etxeko 12000 dezibelioko karaoke amaigabea! Zelan gustatzen zaien!! Azkenean baina, lokartu egin naiz, eta gaua ederki pasatu dut.

Goizean, begia zabaldu, eta.. hara! Hor daude, 3 metrotara! HELLOOO!!! Jatorrak benetan. Dena jasotzen berriz ere lagundu didate, eta orain bai... banoa! BYE BYEEEEEE!!!

Errepidean lur jauzi nahikotxo egon dira, eta errepidea erdi moztuta, baina bizikletaz erraza da pasatzea, eta berehala atzean utzi ditut.

Eta konturatu orduko.... MUGA! Hor duzue bideoa ikusteko!

.

Niri buruz

Kaixo, Asier naiz, eta Hong-Kongetik Ortuellara bizikletaz joateko asmoa dut. Lehenago beste bidaia batzuk egin ditudan arren, hauxe beste kontu bat da!
AEKn  azken 13 urtetan ibili eta gero, urtebete hartu dut amets bat betetzeko.
44 urte ditut, eta Ortuellan dut etxebizitza. Bizilekua, momentuz ... bizikleta!

Azkeneko berriak