Txiribuelta.eus

Hong-Kong-en egonaldi laburra

Abentura nonbaitetik hasi behar zen, eta interneten orduak eta orduak begiratuz, eta hainbatetan iritzia aldatu ostean... HONG-KONG!
Zer dakit Hong-Kong-i buruz? Zer dago han? Ba egia esateko, ezer gutxi nekien. Justu hara joango nintzela erabaki nuenean, istilu larriak zeuden etengabe... manifestariak, polizia mugan (Bai, Hong-Kong txina izan arren izaera administratibo berezia du, baita muga eta txanpon propioa ere) eta ezer gutxi gehiago... baina istiluak hasita zeudenez, hegaldiak zein egonaldiak oso merke zeuden... Ba harantza joatea erabaki nuen... Ikusi nahi duzu zer dagoen bertan???

Hiri handia da, modernoa, jendez eta argiz beteta (zaila esatea zer dagoen gehien, bata ala bestea). Bizi maila, Asia izateko, ikaragarri altua da, baita prezioak ere, mendebaldekoen parean, gutxi gorabehera. Hiria bera zentro komertzial erraldoi bat da, eta imaginatu ahal duzun ia guztia topatuko duzu bertan. bitxiak, auto garestienak... baina miseria, prostituzioa (foot massage...), kale saltzaileak imitazio txarrak eskaintzen, drogak, eta timadoreak ere bai. Leku atseginagoak egon badaude, baina dibertigarria ere bada.

Gauzak erostea ez da merkea aurrekontu txikia baldin baduzu... erregateoa etengabekoa da, eta normalean eskatzen dizutenaren erdiagatik ere eros ditzakezu gauzak. Neu 6 egunez soilik egon naiz eta ezin izango dizut askorik kontatu... Baina Nathan Road-en indhuengana jo nuen azkenean, preziorik merkeenak beraiek eskaintzen baitzituzten eta kalitatea, kale nagusian dagoenaren parekoa edo ia parekoa.

Erosi beharreko ia guztia erosita eta Martarekin turismo apur bat egin ostean, abiatzeko ordua ailegatu da.

Visadoa eskuratu (kontuz pasaporte berri-berriarekin, aurrekoaren orrialde guztien fotokopia eskatzen baitute, niri gertatu zitzaidan, eta Txeliri esker arratsalderako banuen postan eskaneatuta! Mila esker, Txeli!). Visadoa eskuratzeko, argazkiak eraman nituen arren, inoiz kentzen ez ditudan belarritakoekin agertzen nintzen... ba ez dute balio antza, eta bertan 3 euroren tgruke ateratzen dizkizute....

Hostelean (Nathan Road-en bertan, lau eraikin batera daude, eta ia pisu guztiak hostel bilakatu dituzte, izen ezberdinekin baina gehienak leku beretik kudeatzen dituzte, eta leku batetik bestera mugitu beharra ere) hainbat komerien ostean, bizikleta montatu... ta banoa!

Beno, hori uste nuen neuk... Hiritik ateratzea nahiko zaila eta arriskutsua da. Bizikletarik apenas ez da ikusten, eta nahiz eta nahiko zibilizatuak diren, ez dituzte txirrindulariak kontuan hartzen, ezta tarteak errespetatzen ere. Susto majo bat izan nuen, bizikletan apurtu ahal zen guztia apurtu nuen eta orduak pasatu nituen konponketa lanetan... eguna bukatzear, errepasoa egin nuen: bazkaldu barik, soberan nuen eta ez nuen arropa zubi baten azpian bizi zenari oparitu, baita sukaldetxo bat ere eta ingeles liburua (aurten ere ez dut askorik ikasiko, ez behintzat liburu horrekin!), aurreko bi alforjen euskarriak apurtuak (decathlonen erosteak baditu bere arriskuak!), alforja bat apurtuta eta euskarria leher eginda, eta apenas 17 kilometro eginda... eta hori dana lehenengo egunean! Ez naiz oso ondo hasi, antza... Beraz, espero dut hemendik aurrera dana hobetzen joatea!

Bidean, kotxe eta kamioein artean, motorzale bat ondoan jarri zait eta hizketan aritu gara tartetxo batez, eta erreka jarraitzeko aholkua eman dit... Kasu egin beharko, ba!

Eta bai, orain bai! Erreka ondotik, lasai, trafiko askorik gabe, beldur barik, eta lasaitasunean....baina arratsaldeko 5ak zirenez, atsedena hartu behar (18:00ak aldera afaltzen dute normalean, eta 20:00ak jada nahiko berandu da beraientzako).

Beraz, gertuen zegoen hotelera joatea erabaki nuen... eta ah ze nolako hotela!!!!!! Baina eguna zelan joan zen ikusita.... zertarako da dirua ba? - Ohar mentala.... lehenengo aldia eta azkenekoa horrenbeste ordaintzen dudana lo egitearren!-

Bukatzeko, bitxikeri pare bat:

Lehenengoa... Hong-Kongdarrak ez dira oso atseginak, saltzaileak ere ez. Hosteleko filipinarrarekin hitz egiten, horixe aipatu dit... zatarrak eta desatseginak direla orokorrean, eta geuk ere holako esperientzia txarra izan genuen.

Bigarrena... ez dut inoiz horrenbeste kotxe garesti ikusi metro koadroko hemen baino. Singapurren ere ez zeuden horrenbeste!


Hong-Kongen egindako ibibidea