Txiribuelta.eus

Vietnamgo merkatuak eta otorduak

Lagun batek (Alexek) eskatu dit, bera sukaldaria izanda, gustatuko litzaiokeela herrialde ezberdinetako sukaldaritza, bertakoa, ezagutzea argazkien bitartez sikiera.

Neuk baietz, eta ideia ona iruditzen zait. Normalean, bidaiatzen dudanean, herrialde guztietan gauza bera egiten dut... Bertako merkatuetara jo, kalean normalean, eta hor kuxkuxeatu, galdetu, frogatu... oso era ona iruditzen zait bertako janaria ez ezik, bertako bizimodua ere gainetik bada ere ezagutzeko. Non egoten dira ba etxeko andra eta gizonak, merkatuan ezpada? Hor turista gutxi topatuko dituzue, eta bai ordea, bertako jendea, fruta, barazki, postre... eta zu izango zara hor bitxikeria, zu deigarriena.... argazkiak ateratzen joan, eta azkenean beraiek ateratzen dizkidate, sarri eta asko. Barre batzuk tarteko ere izaten dira, jakina!

Eta jatorduekin beste horrenbeste: mendebaldeko erara apaindutako jatetxetara jo beharrean, beraiek egoten direnetara jo izaten dut. Kaletik ibili, eta gainezka (edo behintzat beteta) dagoen horretara, barrura, begiradatxo bat eman, eta normalean seinalatuz eskatu jan beharrekoa, ingelesez menuak ez dira egoten eta. Bestela, sukaldean sartu (kalean ezpada, ohikoena dena) eta dagoenari seinalatu: oilaskoa, arroza, sartagina.... eta menua egina!

Ba janaria eta merkatuak gogoko duzuenontzat, hortxe