Txiribuelta.eus

 ​Ongi etorri 
Txiribueltara!

Hong-Kongetik Ortuellara bizikletaz bidaiatzeko abentura .

Niri buruz

Kaixo! Asier naiz, eta 2019ko irailean Hong-Kongetik Ortuellara, nire herrira, bizikletaz joateko erabakia hartu nuen. Eta asko prestatu barik, eta gutxiago pentsatuta oraindik, Hong-Kongen agertu nintzen, Txina eta Hong-Kong arteko istilu larrien artean.

Lehenago beste bidaia batzuk egin ditudan arren, hauxe beste kontu bat izan da! Lehenago, gehienok bezalaxe, oporretan bidaiatu izan dut, denbora gehiago edo gutxiago, baina beti ere oporrak.

Oraingo honetan, nire bizilekua tarte luze baterako utzi, eta bizikleta gainean bizitzeko behar dudan guztia (edo gehiena behintzat) kargatuz, familia, lagunak eta kideak atzean utzi eta aurrean zabaldu zitzaidan mundu zabalera jauzi egin nuen.

AEKn  azken 13 urtetan ibili eta gero, bi urteko eszedentzia hartu nuen amets bat betetzeko. 44 urte nituen, eta Ortuellan dut etxebizitza. 
Bizilekua, aldiz... bizikleta!


 Zer topatuko duzu hemen? 

 Bakoitzak bere kaxara bidaiatzen du, bakoitzak nahi edota ahal duen moduan gauzak ikusi, dastatu.sentitu, mamitu... egiten du. Nik hori dana egiteko bizikleta aukeratu nuen. Zergatiak asko dira, eta denborarekin apurka apurka aldatzen joan dira. Txokotxo honetan nire bizipenak, sentipenak, pentsakerak, burutazioak, pasarteak.... topatuko dituzu, era zuzen eta erraz baten kontatutakoak, bizi izan ditudan moduan,alegia. 

 
 
 Eta irudiak. Irudi piloa. Azken urte hauetan argazkiak ateratzeko egarriz banintzen ere, bidaiak balio izan dit egarri hori baretzeko. Baina oraindik ere enaz ase. Orain gustua hartu diot, hittzekin kontatu ezin dudana irudiekin kontatzeko. 

 
 
 Eta horrela, behintzat, bidaia eta abentura honen zati garrantzits u bat izango zarete. 

 
 
 Eta zelan ez, familia eta lagunok nirekin datoz, egunero, elkarri animoak ematen, bakoitzak aurretik (eta atzetik) dituen mendate, aldapa, eta egun aldrebeztuak hobeto pasatzen laguntzeko 

 ...bazatoz? 

Agur txiribuelta!

Zelan bukatu behar da bidaia bat? Noiz bukatzen da? Hegazkina hartu orduko, lanera bueltatu orduko? ... Aurreko bidaietan,...

Irakurri gehiago ...

Goremeko bidean

Bitxia da bizikletaz bidaiatzea. Behintzat niri, bidaia batzuk eginak ditudan arren, bitxia iruditzen zait oraindik ere bidean sortzen...

Irakurri gehiago ...

Ankaran!

Egun batzuk Itsaso beltzaren ertzetik igaro ditugu. Baita atzean utzi ere.Azkeneko sarreran ez nuen asko sakondu bidaian zehar gertatutakoaz,...

Irakurri gehiago ...

Istanbuletik Amasraraino

Istanbuletik ateratzeko ordua heldu da! Bi egun lehenago Baigorriko Gilenekin hitz egin ostean, ez berak ez nik ez dugu bat ere argi bakoitzak zein...

Irakurri gehiago ...

Merkatuak eta Janariak

Bi¡daiatzen hasi nintzenetik beti izan dut oso gustoko merkatuetara joatea. Baina ez turistentzako apaintzen dituzten usain goxoko merkatu koloretsu eta ponposoak,ez. Herri txikietako merkatuak ditut maite. Hortxe, batzuetan eroso, besteetan ez horrenbeste, gauza harrigarriak topatu izan ditu.

Eta ez hori bakarrik. Herrialde bat ezagutzeko beraien merkatuetan orduak eta orduak pasatu behar direla uste dut. Horrela, sal-erosketen artean, herrialde, hiri eta herri bakoitzeko benetako pultsoa behintzat igerri ahal izango dudala uste dut. Eta gehienetan, oso oso dibertigarriak iruditzen zaizkit! 

Txiribuelta zenbakietan...

Bidaiak zenbakietan neurtu ezin direla pentsatzen dudan arren, ideia bat egiteko, hortxe...

14

HERRIALDE

+250

EGUN BIZIKLETAZ

+700

IRUDI

15.000

KILOMETRO