Luang Prabangeri, agur esateko mementoa heldu da. Bihar goizean ekingo dizkiot Laoseko hiriburua den Vientianeraino ditudan 380 kilometroei.
EgunĀ batzuk herri txiki bitxi honetan eman ditut, Urederraren antza hartu diodan ur jauzi eta iturburu ederra bisitatu ditut, baita bertan bainoa hartu ere. Bertako merkatu eta bazarretan bueltaka ibili naiz, Mekong ibaiaren ertzean ilunabarra ikusi dut eta behar nuen atsedena hartu dut. Baina gaixotu egin naiz baita ere. Kalean bazkaltzeak baditu arrisku batzuk eta bidaia guztietan gaixotzeko ohitura txarra hartu dut... dena ez da ona izango eta!
HEmengo gaueko merkatuetan badago bufet libre moduko bat, non platerra goraino bete ahal duzun 2 euroren truke, eta bapo jaten den. Baina janaria ez da egin berria eta horrek kalte egin zidan... Baina hortaz aparte badaude zuku, koko pastelak, benetako ogia, oilaskoa, arraina... denetarik eta momentuan egiten dutena. Aukeran, hori hobea, seguru!
Egun pare bat jan barik eta ohetik jaiki barik eman ostean berriro ere martxan hasi naiz, eta Kuang Si ur jauzietara bizikletaz hurbildu naiz, oraingo honetan alforja barik eta bidea patxadaz egiten. Leku ederra benetan, eta turistaz josita topatu ahal den arren, goizean goiz hurbiltzen bazara naturaz benetan gozatu ahal dela hainbat tartetan. Ura urdin kolore bizikoa ematen du, ondoak dituen mineralak direla eta. Urederra ezagutzen duzuenok ideia bat egin ahal duzue, baina hauek askoz be luzeagoak eta ikusgarriagoak dira. Eta bidean tximeleta, suge, eta animalia bitxiak topatu ahal dira!
Baina egunak arin joaten ari zaizkit hemen eta naiz eta oraindik gauza asko ditudan hemendik ikusteko, aurrera egitea erabaki dut. Visa 30 egunetarako dut, eta oraindik ere 1.300 kilometro ditut Kanbodiaraino... Ezin naiteke horretan pentsatzen egon, askotan buruak haiek baino arinago joan nahi du, baina ikasten nabil... gaur hemen, bihar, bideak erakutsiko dit...eta seguru nago bide ederrak topatuko ditudala. Badut gogoa berriro ere alforjekin ibiltzeko!
![IMG 9845 IMG 9845](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9845-778-525-260-80-c.jpg)
![IMG 9848 IMG 9848](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9848-779-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9856 IMG 9856](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9856-780-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9871 IMG 9871](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9871-781-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9876 IMG 9876](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9876-782-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9879 IMG 9879](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9879-783-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9883 IMG 9883](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9883-784-525-260-80-c.jpg)
![IMG 9884 IMG 9884](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9884-785-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9886 IMG 9886](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9886-786-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9887 IMG 9887](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9887-787-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9889 IMG 9889](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9889-788-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9893 IMG 9893](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9893-789-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9897 IMG 9897](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9897-790-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9902 IMG 9902](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9902-791-260-525-80-c.jpg)
![IMG 9906 IMG 9906](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9906-792-260-525-80-c.jpg)
![IMG 9908 IMG 9908](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9908-793-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9911 IMG 9911](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9911-794-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9913 IMG 9913](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9913-795-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9915 IMG 9915](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9915-796-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9922 IMG 9922](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9922-797-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9928 IMG 9928](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9928-798-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9936 IMG 9936](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9936-799-525-525-80-c.jpg)
![IMG 9954 IMG 9954](/images/igallery/resized/701-800/IMG-9954-800-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9987 IMG 9987](/images/igallery/resized/801-900/IMG-9987-801-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9780 IMG 9780](/images/igallery/resized/801-900/IMG-9780-802-260-260-80-c.jpg)
![IMG 9782 IMG 9782](/images/igallery/resized/801-900/IMG-9782-803-260-260-80-c.jpg)