Istanbuletik ateratzeko ordua heldu da! Bi egun lehenago Baigorriko Gilenekin hitz egin ostean, ez berak ez nik ez dugu bat ere argi bakoitzak zein bide hartuko duen. Nire hasierako asmoa hegoalderantz joatea bazan ere, iparraldeko bidea hartzea erabaki dut azkeneko mementoan, goizean goiz, bizikleta muntatzen ari nintzela. Hegoaldean beroa handiagoa da eta sute ikaragarrik batzuk egon omen dira, beraz, autua egina! Itsaso Beltzaren ertzetik joango naiz. Gilenekin hitzordua jarria nuen, agurtzeko edo... baina berak ere gauza bera pentsatu du eta apenas ezagutu barik elkarrekin abiatzea erabaki dugu. Hori bai, Istanbuletik ateratzeko trenaz baliotuko gara.... inoiz ezagutu dudan hiririk handiena bada gero! Eta hemendik ateratzea egun batzuk kontatuko zaigulakoan... trenera!
Izmit herriraino joan gara, eta hor bai, azkenik bizikleta gainera jauzi egin eta iparralderantz jo dugu, itsasoaren bila. Bi egun beranduago, lehenengo bainua hartu dugu. Garbia, gardena eta epela aurkeztu zaigu ba.
Gilenek eta biok antzerakoak gara, bera askoz ere gazteagoa baina bidaiatzeko era bera dugu. Gauza sinpleekin eta leku xumeekin pozik! Hori bai, biok ala biok berdin sufritzen ari gara hemengo kostaldean. Izatez ederra da, Euskal Herrikoa bezala. Eta han bezala ere, aldapak nonahi!
Eta horrela, aldapa luze baten, oinez bere bizikletari bultzaka zihoan Dima ukrainarrarekin elkartu gara. Eta berak ere gurekin egin du bat tropelean. Gurekin partekatuko ditu egun batzuk, Amasraraino gutxienez...
Eta aldapak joan eta aldapak etorri, horrela ibili gara, azkeneko hiru egunetan elkarrekin, bakoitzak besteei ahal duen babesa eta indarrak eskaintzen. Eta elkarrengandik ikasten: ohiturak, hizkuntzak, trukoak... horrela gustura bidaiatzen da....
Eta Turkiako kostaldeari buruz atera dudan ondoriorik onena: Edonon jarri ahal duzu denda. Jendea jatorra da eta ez dira gehiegi hurbiltzen, betiko galdera egitera ezpada: Nongoak zarete? Eta horrekin pozik gelditzen dira. Eta beste kontu bat: jende zabala da, eta eskuzabala ere. Hainbatetan janaria eskaini digute, edatekoa, chai ospetsua. Eta laguntza ere, aldapak igotzeko, lekuak bilatzeko... Ederrak dira turkiarrak! Eta solasaldietan, konfiantza apur bat hartzen dutenean: Erdogan! Gorrotatzen duten presidentea. Behintzat, gurekin elkartu direnak bai behintzat....
Laster, ordu pare baten, Hegoalderantz berriro joango gara, Ankararantz... eta gero Capadoccia. Baina horretarako egun eta aldapa asko ditugu aurretik!
Â
Â
Kontatuko dizuet....
![IMG 0708 IMG 0708](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0708-1108-400-350-100.jpg)
![IMG 0292 IMG 0292](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0292-1138-400-350-100.jpg)
![IMG 0661 IMG 0661](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0661-1101-400-350-100.jpg)
![IMG 20210812 WA0006 IMG 20210812 WA0006](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-20210812-WA0006-1117-400-350-100.jpg)
![IMG 0633 IMG 0633](/images/igallery/resized/1001-1100/IMG-0633-1094-400-350-100.jpg)
![IMG 0312 IMG 0312](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0312-1137-400-350-100.jpg)
![IMG 0723 IMG 0723](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0723-1113-400-350-100.jpg)
![IMG 0408 IMG 0408](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0408-1131-400-350-100.jpg)
![IMG 0709 IMG 0709](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0709-1109-400-350-100.jpg)
![IMG 0412 IMG 0412](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0412-1135-400-350-100.jpg)
![IMG 0590 IMG 0590](/images/igallery/resized/1001-1100/IMG-0590-1090-400-350-100.jpg)
![IMG 0703 IMG 0703](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0703-1106-400-350-100.jpg)
![IMG 20210812 WA0012 IMG 20210812 WA0012](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-20210812-WA0012-1118-400-350-100.jpg)
![IMG 0639 IMG 0639](/images/igallery/resized/1001-1100/IMG-0639-1096-400-350-100.jpg)
![IMG 0700 IMG 0700](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0700-1105-400-350-100.jpg)
![IMG 0732 IMG 0732](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0732-1114-400-350-100.jpg)
![IMG 0307 IMG 0307](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0307-1136-400-350-100.jpg)
![IMG 0655 IMG 0655](/images/igallery/resized/1001-1100/IMG-0655-1100-400-350-100.jpg)
![IMG 0674 IMG 0674](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0674-1102-400-350-100.jpg)
![IMG 0649 IMG 0649](/images/igallery/resized/1001-1100/IMG-0649-1099-400-350-100.jpg)
![IMG 0705 IMG 0705](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0705-1107-400-350-100.jpg)
![IMG 0625 IMG 0625](/images/igallery/resized/1001-1100/IMG-0625-1093-400-350-100.jpg)
![IMG 0381 IMG 0381](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0381-1133-400-350-100.jpg)
![IMG 0609 IMG 0609](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0609-1119-400-350-100.jpg)
![IMG 0599 IMG 0599](/images/igallery/resized/1001-1100/IMG-0599-1092-400-350-100.jpg)
![IMG 20210812 WA0005 IMG 20210812 WA0005](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-20210812-WA0005-1116-400-350-100.jpg)
![IMG 0685 IMG 0685](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0685-1103-400-350-100.jpg)
![IMG 0721 IMG 0721](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0721-1112-400-350-100.jpg)
![IMG 0634 IMG 0634](/images/igallery/resized/1001-1100/IMG-0634-1095-400-350-100.jpg)
![IMG 0648 IMG 0648](/images/igallery/resized/1001-1100/IMG-0648-1098-400-350-100.jpg)
![IMG 20210812 WA0003 IMG 20210812 WA0003](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-20210812-WA0003-1115-400-350-100.jpg)
![IMG 0640 IMG 0640](/images/igallery/resized/1001-1100/IMG-0640-1097-400-350-100.jpg)
![IMG 0403 IMG 0403](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0403-1132-400-350-100.jpg)
![IMG 0436 IMG 0436](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0436-1134-400-350-100.jpg)
![IMG 0714 IMG 0714](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0714-1111-400-350-100.jpg)
![IMG 0710 IMG 0710](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0710-1110-400-350-100.jpg)
![IMG 0689 IMG 0689](/images/igallery/resized/1101-1200/IMG-0689-1104-400-350-100.jpg)
![IMG 0597 IMG 0597](/images/igallery/resized/1001-1100/IMG-0597-1091-400-350-100.jpg)