Azkeneko sarreratxoa Sofiatik egin nuen. Han lagun baten zain egon nintzen egun batzuk pasatzen eta bide batez turismo apur bat eta atsedena hartzeko ere aprobetxatu nuen denbora. Laguna azkenik ailegatu zen, baina tartean susto pare bat izan zituen.... lehenengoa, ez ziotela pasatzen uzten, nahiz eta txertoa eta covid pasaportea erakutsi... azkenean, zorionez, utzi zioten. Baina ez da lehenengoa etxera bidaltzen dutena azkeneko astetan....berriz ere ateak ixten ari ziren, behintzat Espainiatik zetorren jendeari. Eta ez da harritzekoa, ikusita egoera zelan aldatzen den egunetik egunera.... baina nire buruari zin egin nion birusaren inguruan ez nuela hitz egingo.... eta aski!
Beste sustoa bizikleta izan zen. Nahiko ohikoa da hegaldietan bizikletak ez agertzea, edo behintzat atzeratzea.... ez dakit apropos egiten duten hegaldiak gainezka daudelako eta bizikletek asko okupatzen dutelako edo zer, baina nahiko sarri gertatzen den gauza bat da. Eta egun batera edo pare bat egunetara han agertzen da.... bitartean, zain egon behar. Baina tira, azkenik agertu zen, apur bat kolpatuta eta minduta, baina osorik. Eta hurrengo egunean bideari ekin genion. Hasiera guztiak bezalaxe, berriro ere egokitu behar duzu zure burua egoera berrira.... erritmoak ikasi, geldialdiak negoziatu, jateko lekuak, lo egiteko lekuak, ordutegiak.... baina hori egunetik egunera fintzen doa eta azkenean dena ondo ateratzen da.
Sofiatik atera eta Rila parke naturalerantz, hegoalderantz, abiatu ginen. Elkarrekin lehenengo etapa izateko gogorra, aldapatsua.... parke natural gehienetara bezala, altueran daude, hirietatik urrun.... eta hori da niri gustatzen zaidana! Inguru ederra benetan bizikletaz ibiltzeko! Paisaia ederrak, errepide lasaiak, natura, baso ikaragarriak, laku ederrak.... eta eski pistak!!!! asko eta asko daude inguruan, baina gu 40 gradutik gora izaten ari gara.... ala eta guzti z ere, eskiatzaileak ikusi ditugu, ipar-eskia entrenatzen, gora eta behera, Belmeke lakuaren inguruan dagoen entrenamendu zentroan. Eta eskiatzaile batekin istripua izan dugu, bai. Aurretik eraman gaitu, bera kontzentratuta zegoen eta gu despistatuak!!!! Imajinatu dugu hurrengo neguko joko olinpikoetarako ari zela entrenatzen gixajoa, eta gure erruz ezin izango zuela parte hartu!!!!! Baina ez, susto bat besterik ez da izan!!!!
Mendiko ibilbidean gozatu dut ikaragarri. Leku ederra izateaz gain, errepide osoan zehar hamaika leku daude iturriekin, lo egiteko lekuekin.... baina leku guztietatik! Ikaragarria. Eta ur fresko-freskoarekin, mahaia, aulkiak, batzuk aterpearekin, beheko suarekin eta guzti! Horiek eta eliz ortodoxoak erabili izan ditugu lo egiteko. Eta benetan ongi daudela! Eurovelo bat ere bide bera hartzen du, eta ez da arraroa gero!
Mendien ostean lautadak etorri dira, eta Erronkariko antza zituzten herrietatik, Arabako lautada eta Nafarroako hegoaldeko mahasti eta landa eremuetara pasatu gara egun bakar baten. Eta hortxe bai, beroaldia! Balkanetan dagoen beroaldiak bete-betean harrapatu gaitu, 45 gradutara ere iritsi garelarik. Ez da bat ere xamurra tenperatura horrekin pedalei eragitea gero! Baina igerileku eta iturriekin (eta garagardo batzuekin) aurre egin diogu.
Laster baten, Bulgaria eta Turkia arteko mugan izan gara. Eta konturatu baino lehenago Edirnen geunden.... Baina hori hurrengo kontakizun baterako!
Kontatuko dizuet....